| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jatorria Joko hau I-Chen Wude Taiwaneko unibertsitate irakasleak asmatu zuen 2003an. Bere web orrian azaltzen duenez, bere alabak esandako proposamen batetik ondoriotua izan zen, Go-moku jokora jokatzen zuten bitartean. Deskribapena Marra bertikal eta horizontalez osaturik dagoen taula joko handi bateko ebakipuntuen gainean jokatzen da. Normalean, Go jokoaren taula joko bat erabiltzen da, 19x19koa. Arauak lotu bost jokoaren oso antzekoak dira, bi ezberdintasun hauekin:
Helburua Sei fitxekin lerro zuzen bat egiten duen lehenengo jokalariak irabazten du partida; lerroa, bertikala, horizontala edo diagonala izan daiteke. Jokoaren garapena Fitxa beltzak dituenak hasten du partida, eta mugimendu bakoitzaren ondoren aldatzen da txanda. Mugimendua taulan bi fitxa berri sartzean datza, libre dagoen edozein laukitan; aurretik sartutako fitxak ezin dira mugitu. Lehenengo txandan, kolore beltza erabiltzen duen jokalariak fitxa bakar bat kokatuko du. Aldaketa txiki honi esker jokalari bakoitzak bere txanda iristerakoan aurkariak baina fitxa bat gutxiago eta txandaren ondoren bat gehiago izatea lortzen da, honela lehiakideen artean oreka bat lortuz (go-mokuren kasuan, arauen aldaketa konplexuak egitea eskatzen du). Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Informazio gehiago | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2012 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||