| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jatorria Uste denez Barrikada XVIII mende amaieran asmatutako joko bat da. Nahiz eta joko honen aldaera ezberdinak egon, nagusiki taula jokoari dagokionez, zabalduena eta ezagunena Ravensburger-ek 1960an Alemanian argitaratutakoa da Das Malefiz izenarekin. Honek bere garaian arrakasta handia lortu zuen oso ezaguna egin zelarik. Joko hau formatu ezberdinetan argitaratua izan da, pieza bezala bola txikiak erabiliz hauek egurrezko taula joko baten zulotxoetan kokatzen direlarik, edo fitxak kartoizko taula jokoaren laukitxoetan ipiniz. Deskribapena Lasterketa joko bat da eta bere garapena taula joko baten gainean garatzen da; adibide bezala ikusi ondorengo irudia.
Dado bat eta kolore bereko 5 fitxatako 4 talde erabiltzen dira. Talde hauetako bakoitza bere hasiera puntutik (taula jokoaren beheko aldean) hasiko da jokatzen. 2 edo 4 jokalarik hartu dezakete parte barrikada jokoan. 2 jokalarik parte hartzen dutenean, bakoitzak jarraian ez dauden bi kolorerekin jokatuko dute (gorri eta horiak, urdin eta berdeen aurka). 4 jokalari direnean, bakoitzak kolore bat hartuko du, eta kasu honetan bakarka edo bikoteka jokatu ahal izango dute. Koloretako 20 fitxa horiez gain, badira beste 11 fitxa txuri, barrikada izena dutenak. Hauek ez dira inongo jokalarirenak, eta partida hasten dute posizio finko batzuetan, irudian adierazten den bezala. Helburua Barrikada jokoaren helburua, taula jokoko punturik goreneko posizioa lortzea da piezaren batekin. Jokoaren garapena Dado jaurtiketen bidez erabakiko da zein jokalari izango den jokoari hasiera emango diona. Une horretatik aurrera mugimenduak txandaka burutuko dira jokalari guztien artean.
Mugimenduak burutu Fitxak leku ezberdinetara mugitzeko aukera dagoenez, egin behar den mugimenduaren zehaztapena konplikatzen du; errazteko eta jokoaren garapena dinamikoagoa izateko, programak mugimendua markatzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu:
Jokoaren bukaera Ibilbideko azken posiziora pieza batekin iristen den lehen jokalaria izango da partidaren irabazlea. Ludotekan jokatu | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2012 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||