| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jatorria Dama jokoaren modalidade anitz existitzen dira, bakoitzak bere arau eta berezitasunekin. Ondoren, aldaera honek gainontzekoekiko dituen desberdintasunak azalduko ditugu. Guztiek amankomunean dituzten arauak kontsultatzeko, damen arau orokorren orria bisitatu beharko da. Joko hau bizirik dagoen dama jokoaren aldaerarik zaharrena bezala kontsideratua dago. Penintsula iberikoan, Afrikaren iparraldean eta Hego eta Ertamerikako herrialde askotan jokatzen den jokoa da. Taula-jokoa eta piezak 8x8ko taula, non eskuineko beheko aldeko laukia txuria den. 12 peoi jokalariko (txuriak eta beltzak hurrenez hurren bakoitzarentzat), bakoitzaren lehenengo 3 lerrotako lauki txuritan kokaturik. Beraz, jokoa lauki txurien gainean soilik jokatzen da.
Peoien mugimenduak Mugitu eta harrapatu soilik diagonalean eta aurreraka egin ahal dezakete eta lauki bakarra aurreratuz. Damen mugimenduak Mugitu eta harrapatzeko diagonalean, baina aurreraka eta atzeraka egin dezakete eta nahi adina lauki desplazatuz. Kopuruari dagokion harrapaketa derrigortua Jokalari batek bere txandan harrapaketak egin dezaketen pieza bat baino gehiago balu, aurkariaren pieza gehien harrapatzen dituenarekin egin beharko du harrapaketa. Kalitateari dagokion harrapaketa derrigortua Aurreko kasuan, aukeran dauden piezek aurkari pieza kopuru bera harrapatuko balu, balio handiagoko pieza gehien harrapatzen dituenarekin egin beharko du harrapaketa (dama gehien harrapatzen dituen mugimendua) Partida amaieren berezitasunak
Ausazko irekiera Ausazko irekierarekin, partidako aurreneko bi mugimenduak automatikoki burutuko dira orekatuak kontsideratzen diren 43 irekiera posibleetatik bat ausaz hartuz. Honela, jokalariek ez dute beti partidan mugimendu patroi berdinak erabiliko. Ludotekan partida irekitzen duen jokalariak irekiera hau erabiltzeko aukera izango du. Joko anitzetako partidak Ludotekan dama espainiarretan jokatzen diren partidak joko bakar bat ala anitz irabaztera (2 edo 4) joka daitezke; joko baten garaipenari puntu bat dagokio, eta berdinketak puntu erdi bat banatzen du jokalari bakoitzari. Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Jokatu bakarrik: Dama Espainiarrak Informazio gehiago | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2012 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||