| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jatorria Dama jokoaren modalidade anitz existitzen dira, bakoitzak bere arau eta berezitasunekin. Ondoren, aldaera honek gainontzekoekiko dituen desberdintasunak azalduko ditugu. Guztiek amankomunean dituzten arauak kontsultatzeko, damen arau orokorren orria bisitatu beharko da. Italian jokatzen den aldaera da eta bere erabilera nazioarteko aldaerarekin partekatzen du. Aldaera honek anglo-amerikarraren antza handia du, eta gainera, damen lauki bakarreko mugimenduaren ezaugarri berezia duten aldaera bakarrak dira. Taula-jokoa eta piezak 8x8ko taula, non eskuineko beheko aldeko laukia beltza den. 12 peoi jokalariko (txuriak eta beltzak hurrenez hurren bakoitzarentzat), bakoitzaren lehenengo 3 lerrotako lauki ilunetan kokaturik. Beraz, jokoa lauki ilunen gainean soilik jokatzen da.
Peoien mugimenduak Mugitu eta harrapatu soilik diagonalean eta aurreraka egin ahal dezakete eta lauki bakarra aurreratuz. Damen mugimenduak Mugitu eta harrapatzeko diagonalean, bai aurreraka, bai atzeraka egin dezakete, baina lauki bakarra desplazatuz. Hau da, soilik aurkariaren pieza diagonaleko ondoz-ondoko laukian badago eta honen hurrengo laukia libre badago damak egin ahal izango du harrapaketa (dama italiarrak eta angloamerikarrak dira dama jauzia ez duten aldaera bakarrak). Beraz, peoien antzera mugitu eta harrapatzen dute, baina hauek atzeraka ere egin ahal dutelarik. Harrapaketa derrigortua Checkers/draughts-ekin duten desberdintasunik nabarmenenak, harrapaketei lotutako arauetan aurki ditzakegu. Peoiek ezin dute inoiz damarik harrapatu. Gainera, beste aldaera batzutan bezala, erregela batzuk jarraitu behar dira harrapaketa egiteko aukera bat baino gehiago dagoenean. Ikusiko den bezala, nahiz eta dama hauek (italiarrak) antzekotasunik handiena izan checkers/draughts-ekin, azken hauek harrapaketa arauak oso sinpleak dituzten bitartean, italiarrek oso konplexuak dituzte:
Partida amaieren berezitasunak
Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Jokatu bakarrik: Dama Italiarrak Informazio gehiago | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2012 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||