| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jatorria Dama jokoaren modalidade anitz existitzen dira, bakoitzak bere arau eta berezitasunekin. Ondoren, aldaera honek gainontzekoekiko dituen desberdintasunak azalduko ditugu. Guztiek amankomunean dituzten arauak kontsultatzeko, damen arau orokorren orria bisitatu beharko da. Baliteke aldaera hau denen artean desberdinena izatea. Batez ere, ekialde ertaineko herrialdetan jokatzen da. Taula-jokoa eta piezak 8x8ko taula (berdin du bi koloretako laukidun taula-jokoa izatea; gainera normalean kolore bakarreko laukidun taula-jokotan jokatzen da). 16 peoi jokalariko (txuriak eta beltzak hurrenez hurren bakoitzarentzat), bakoitzaren bigarren eta hirugarren lerrotako 16 laukitan kokaturik.
Peoien mugimenduak Peoiak beti horizontal eta bertikalean mugitzen dira, hau da, aurrera edo aldetara, inoiz ez atzera, diagonalean, eta beti ere lauki bakarreko desplazamenduarekin. Damen mugimenduak Mugitzeko eta harrapaketak burutzeko, aurrera, atzera edo aldetara mugi daitezke, nahi adina lauki desplazatuz. Kopuruari dagokion harrapaketa derrigortua Jokalari batek bere txandan harrapaketak egin dezaketen pieza bat baino gehiago balu, aurkariaren pieza gehien harrapatzen dituenarekin egin beharko du harrapaketa. Harrapaketetako piezen kanporaketa Beste edozein dama aldaeretan gertatzen ez den bezala, turkiarretan harrapaketa sekuentzia batean zehar pieza harrapatuak taula-jokotik kanporatuak izaten dira harrapatuak izaten diren heinean. Honela, sekuentzia berean harrapatuak zeuden lauki horien gainetik beste behin ere igaro ahal izango da. Partida amaieren berezitasunak 25 mugimendu jarraian egingo balira, peoi mugimendurik eta harrapaketarik egon gabe, partidaren emaitza berdinketatzat emango da. Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Jokatu bakarrik: Dama Turkiarrak Informazio gehiago Turkish Checkers Game Turk Damasi (Dama oyunu) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2012 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||