| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Deskribapena Domino jokoa 28 fitxa laukizuzenez osatzen da. Fitxa hauek normalean kolore beltzekoak dira atzeko aldetik eta txuriak aurretik. Azken alde hau, tamaina berdineko bi eremu karratutan banatzen da eta hauetako bakoitzean zero (guztia txuria) eta sei (nahiz eta 9 eta baita 12rarte iristen diren jokoak existitu) bitarteko puntu beltz kopuru bat azalduko da. Joko zehatz bati baino gehiago, domino hitzak, aipatutako fitxa hauekin jokatzen diren joko familia bati egiten dio erreferentzia. Gehien ezagutzen den eta estrategia mailarik altuena eskaintzen duen domino jokoa, bi bikote elkar lehiatzen duten lau jokalariz osatutakoa da. Hau izango da Ludoteka.com-en eskainiko dena eta arauak ondoren azalduak izango dira. Zenbait atal (nork hasten duen partida, esku bakoitzeko irabazlea erabakitzeko irizpideak eta puntuaketaren zenbaketa) jokoa non jokatzen den arabera desberdina izan ohi da. Ludoteka.com-ek eskaintzen duen jokoa Federación Española de Dominó federazioak definitutako arauetan oinarritzen da. Helburua Jokoaren helburua, aurretik finkatutako puntuazio zehatz bat lortzean datza; horretarako behar adina esku jokatu beharko dira. Normala izan ohi da, 300 puntutako helburu muga jartzea. Jokoaren garapena Behar adina esku jokatuko dira finkatutako puntu kopurua lortzeko, esku bakoitzean ondorengo arau hauek jarraituz. Jokoaren hasiera Bikote bakoitzeko jokalariak mahai baten inguruan alternatiboki kokatuko dira, bikote bakoitzaren jokalariak parez pare geldituz. Aurrena, lehenengo eskuari hasiera emango dion jokalaria aukeratzeko zozketa egingo da: jokalari bakoitzari fitxa bat banatzen zaio eta puntu gehien dituena izango da aukeratua; berdinketaren kasuan, balio handieneko karratua duena izango da. Esku bakoitzean, fitxa guztiak banatzen dira (7 jokalari bakoitzari). Banaketa errepikatzen da norbaitek 3 doble baino gehiago jasotzen baditu. Fitxak ipini Esku den jokalariak (jokoari hasiera emango dionak) mahaian bere edozein fitxa ipiniko du. Erlojuaren orratzen kontrako norantza jarraituz, jokalari bakoitzak fitxa bat ipiniko du fitxa-katearen ertz batean, ahal badu behintzat; bestela, paso egingo du. Fitxak, kate bat osatzen joango dira, fitxen zenbaki bereko karratuak elkarren ondoan ipiniz, fitxa dobleen salbuespenarekin, hauek katearekiko perpendikularki ipiniko baita. Derrigortutako jokaldiak Jokalari batek fitxa jartzeko aukera bakarra duenean, ez da atzeratuko jokaldia burutzerako orduan, aurkariei okerreko informazioa transmititu nahiean. Ludoteka.com-en arau hau aplikatuko da jokalariari 3 segunduko denbora tartea emanez fitxa jartzeko; denbora hau iragatean, programak automatikoki fitxa ipiniko du. Amaiera Esku bakoitza, honako bi egoera hauetako bat gertatzeagatik bukatuko da:
Edozein modutan, bikote irabazleak lau jokalariek jarri gabe dituzten fitxa guztien puntuen batura lortuko du. Jarraian jokatuko diren eskuetan, aurreko eskuetan hasiera eman dion jokalariaren hurrengoa izango da esku horri hasiera emango diona. Puntuaketa lortzen duen bikotea izango da partidaren irabazlea. Bakarka Domino jokora bakarka aritu daiteke. Arauak bikotekako domino jokoaren berdinak dira, baina praktikan erabiltzen diren estrategiak oso desberdinak izan ohi dira, eta honengatik joko desberdin bat bezala kontsidera daiteke. Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Jokatu bakarrik: domino bikoteka Informazio gehiago Jeux & Stratégie - Les Dominos | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2012 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||