| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
10. Ohiko galderak1. Prest al dago nire nabigatzailea Ludoteka.com-en jokatzeko? Ezinbestekoa da zure nabigatzaileak Java softwarea aktibaturik edukitzea. Bi aukera daude nabigatzailean Java softwarea aktibatzeko:
2. Sun-en Java softwarea instalaturik al dago nire ordenadorean? Aukera desberdinak daude Sun-en Java softwarea zure ordenadorean instalaturik duzun jakiteko:
Sun-en Java softwarea erabiltzeaz ziur egon nahi baduzu, hemen dituzu instalatzeko argibideak. 3. Nola instalatzen da Sun-en Java softwarea? Sun enpresa, Java lengoaia garatzen duena da, eta honen softwarea beraien web orritik edozein ordenadoretan instalatu daiteke libre eta dohainik. Instalazioari dagokionez, kontutan hartu behar duzu:
Instalazioa Javaren (Sun Microsystems) web orrialdeko esteka honetan sakatuz egin daiteke:Java softwarea deskargatu 4. Zergatik ez dabil Sun-en Java softwarea? Instalatzeaz gain, erabiltzen duzun nabigatzaileak Java Plug-inaren erabilera aktibaturik izan behar du. Normalean, instalazioak berak aktibatzen du, baina beti ere zuk kontrolatu ahal izango duzu ondoren azaltzen den moduan:
5. Beharrezkoa al da Ludoteka.com-en ibiltzeko cookieak aktibatzea? Bai. Nabigatzaileak Cookien erabilera baimenduta izan behar du Ludoteka.com-ek erabiltzailea identifikatua izateko, bestela, ez da posible izango joko gunera sartzea. Cooki-en erabilera, nabigatzaileen pribatutasun aukeren bitartez kontrola daiteke; defektuz aktibaturik egon ohi dira. Bestalde, nabigatzaileak javascript komandoen exekuzioak baimendurik eduki behar ditu. Aukera hau ere defektuz aktibaturik egon ohi da. 6. Ludoteka.com-en sartzeko programarik deskargatu behar al da? Ludoteka.com-en jokatzeko ez da Ludotekaren programarik deskargatu edo instalatu behar. Java programazio lengoaiari buruz ari garenez, joko gunera sartzeko programa automatikoki nabigatzaileak deskargatzen du lehenengo aldiz jokatzera sartzen garenean, irudi bat balitz bezala. Horregatik, lehenengo aldian segundu batzutan zehar itxaron beharko da (ala minutuak, konexioa motela bada) eduki guztia deskargatu arte. Hurrengo alditan, berehalakoa izango da sarrera, joko gunera sartzeko behar diren elementuak iadanik interneteko fitxategi tenporaletan egongo direlako. 7. Zergatik noizbehinka joko guneko edukinak asko irauten du bistaratzen? Nahiz eta ez izan sartzen zaren lehenengo aldia, gerta daiteke joko gunearen kargak luze jotzea Ludoteka.com-en aldaketak egin ditugulako (joko berriak gehitu, aldaketak sistemaren funtzionalitate batean, begibistakoa ez den aldaketa teknikoa...). Nabigatzailearen fitxategi tenporaletan ez dauden aplikazioaren elementu berriak deskargatu behar izango dira, eta ondorioz, luze iraun dezake joko gunerako sarrerak. 8. Zergatik konexioa galtzen dut, motel dabil, blokeatzen da, ...? Behin joko gunera sartuta, nabigatzaileak Ludoteka.com-ekin konektaturik mantentzen da eten gabe.
Joko gunean badaude zenbait eragiketa baliabide nahiko eskatzen dutenak, eta hori dela eta gomendagarria litzateke hauek ez erabiltzea, aurreko arazoetakoren bat gertatzen egonez gero:
Azken arrazoi bezala, gerta daiteke Ludoteka.com-eko zerbitzariak edo bere interneterako konexioak arazoak izatea. Hau gertatzen denean, normalean aldi berean jasaten dute erabiltzaile guztiek. Esan beharra dugu hau oso noizbehinka gertatzen dela, eta erabiltzaileei gertatzen zaizkien konexio galera gehienak, beraien ordenadoreari edo konexioari lotuta daudela. Ludoteka.com bezalako zerbitzu batek, etengabean erabiltzaile kopuru oso altua berekin konektaturik mantentzen dituenak, zerbitzari konplexu bat behar du eta bertan momenturen batean huts egin dezaketen elementu ezberdinak hartzen dute parte (batzuk gure kontroletik at geratzen direnak); orain arte Ludotekan mota askotako gertakizunak konpondu behar izan ditugu, eta inoiz ez gara bestelako gertakizun berriengandik libre egongo. Hala ere, ahalik eta kalitate altueneko zerbitzua eskaintzeko lanean dihardugu, gaur egun ziurta dezakegu gertakizun hauek oso noizbehinka gertatzen direla; sistema denboraren %99an baino gehiago modu egonkorrean funtzionatzen duela ziurta dezakegu. Jokalariek jasaten dituzten konexio etenaldi gehienak beraien interneteko konexioari edota ordenadorearen konfigurazioarekin loturik dago, baina denbora luzez egon ohi direnez Ludotekan jokatzen eta etenaldiek partidei afektatzen dietenez era zuzenean, nabarmenagoa bihurtzen da etenaldien arazoa. 9. Nire ordenadorea infektatua izan al daiteke birus batekin, Ludoteka.com-en bitartez? Ez. Ludoteka.com web orriak testuak, irudiak, script-ak eta java appletak ditu soilik, eta hauek ez dute inolako kutsatze arriskurik suposatzen (kode maltzurrak, birusak, dialerrak, ...). Bestalde, Ludoteka.com web orrian azaltzen den publizitate guztia, behar den moduan akreditatutako online marketing-eko konpainiek gestionatzen dute. 10. Ludoteka.com-en joko berriak gehitzen al dira? Nolakoak? Bai. Gure asmoa, joko desberdin asko eskaintzea da. Orain arte karta eta taula jokoak prestatu ditugu, baina eskaintza zabalduko dugu. Epe luzera, mota ezberdineko zenbait joko gehitzen saiatuko gara, baina beti ere ondoren azaldutako erizpideei jarraituz: Erizpide batzuk jarraitzen ditugu Ludoteka.com-en joko bat gehitzerako orduan, nahiz eta ez duten zergatik guztiak bete behar jokoa onartutzat emateko:
11. Txat pribatuek tranpak egiten laguntzen dute? Bikoteka jokatzen diren karta jokoetan (tute eta mus), abantail handia izan daiteke zure bikotearen kartak jakitea eta aurkariak jakin gabe hitzegitea. 12. Nola jaurtitzen dira dadoak? Nola banatzen dira kartak? Ludoteka.com-en jokatzen diren partiden zehar gertatzen diren zorizko gertaera guztiak (dadoen zenbakien lortzea, karten nahaste eta sakabanatzea eta domino fitxen nahasketa), ausazko zenbaki sortzaile bat erabiliz burutzen dira. Zenbakien sakabanatze estatistikoa erabat ausazkoa da, eta ez dago aukerarik manipulaziorako, ez Ludoteka.com-en aldetik, ezta inongo jokalariren aldetik ere. 13. Zergatik da gero eta zailago puntuazioa hobetzea? maila.html orrian azaltzen den bezala, puntuaketa sistema eraikia izan da jokalari bakoitzaren jokatzeko trebetasun maila ahalik eta modu zehatzenean azaltzeko helburuarekin. Honekin, ondokoa esan nahi da:
15. Duda gehiago? Eskaintzen dugun informazioa ez bada nahikoa zure dudaren bat argitzeko, jarri zaitez harremanetan Ludoteka.com-ekin | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2012 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||