| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jatorria Ekialdean jatorria duen joko hau seguruenik Txinan sortu zen duela 4000 urte inguru eta beranduago Korea eta Japoniara zabaldu zen. Txinan Weiqi bezala ezagutzen da, Japonian Igo eta Baduk Korean; Mendebaldean aldiz, Go bezala ezagutzen den joko hau, ez zen jokatua izan XIX. mende bukaerararte. Gaur egun, mundu osoan zabaltzen ari da, bere ospea gero eta gehiago areagotuz. Deskribapena 19x19 lerro dituen taula huts batean jokatzen da, nahiz eta maiz txikiagotan ere jokatu (13x13 eta 9x9 adibidez), jokoan hasten ari direnak batez ere. Parte hartzen duten bi jokalariek harri anitz dituzte kolore txuriko eta beltzekoak hurrenez hurren, taulan jartzen joango direnak. Helburua Jokoaren oinarrizko helburua, hutsik dauden eskualdeak norberaren harriekin inguratuz lortzen diren lurraldeak eskuratzean datza; harrapaketak burutzea ez da helburu nagusia, baina lurraldeak eskuratzeko balio du. Puntuaketarik altuena lortzen duenak irabazten du, eta hau azken finean lurralderik zabalena izatearekin loturik doa. Jokoaren hasiera Hasiera batean, joko taula hutsik dago. Harri beltzak dituen jokalaria izango da hasiera emango diona, eta ondoren elkarren txandan arituko dira. Baita ere handicap-arekin jokatzeko aukera dago: jokalaririk indartsuenak 2 eta 9 harri bitarteko abantaila eskainiko dio aurkariari; kasu hauetan jokalaririk ahulenak harri beltzekin jokatuko du, eta abantaila harriak partidaren hasieran taulako ebakipuntu zehatz batzuetan kokatuko dira, ondoren harri txuriekin jokatzen duen jokalariak partidako lehen mugimendua burutzen duelarik. Ludoteka.com-en partida lehiakorretan soilik jokatu ahal izango da handicap-arekin Jokoaren garapena Mugimendu bakoitza, taulako ebakipuntu batean harri bat ipintzean datza; inoiz ez jadanik jarrita dauden harrietako bat mugitzea. Libertateak eta lurraldea Jokoaren dinamika eta helburuak ulertzeko, lehenengo kontzeptu batzuk definitu behar dira:
Harrien harrapaketak Harri multzo bat harrapatua izango da, libertaterik gabe gelditzen denean, hau da, aurkariaren harriekin guztiz inguratuak izan direnean, barruan hutsunerik egon gabe.
Harri isolatu baten kasu partikularrean, aurkariaren lau harriengatik inguratua izan denean harrapatua izango da; harria taularen albo ala izkin batean baldin badago, aurkariaren 3 ala 2 harri nahikoa izango dira inguratua izateko.
Harrapaturiko harriak joko taulatik kanporatzen dira. Harriak ipintzerako orduan dauden mugak Bi arrazoi daude harri baten ipintzea eragotzi dezaketenak:
Jokoaren bukaera Partida, bi jokalarien arteko adostasun baten bidez amaitzen da. Bietako batek lurralde gehiago lortzea, aurkariaren harri gehiago harrapatzea edo aurkariaren lurraldea murriztea ezinezkoa dela uste duenean, paso egin behar du taulan harri bat ipini ordez. Partida bukaerako protokoloa hasten da, bi jokalariek elkarren ondoren paso egiten dutenean. Harri hilak eta bizidunak Bukatzerakoan, jokalariek erabakitzen dute zein harri izango lirateke harrapatuak partidak jarraituko balu. Harri hauei, harri hilak deritzaie, eta harrapatuak izango dira puntuaketaren zenbaketaren aurretik. Jokalariak adostasun batera iristen ez badira harri bizidun eta hilen erabakian, partidaren jokoari berriz ekingo zaio. Ludoteka.com-en, paso egiten duen lehen jokalaria izango da bi jokalarien harri hilak markatuko dituena; aurkariak bere adostasuna adierazi dezake edo bestela hildako harriak markatuko ditu. Bietako inork besteak proposatutakoa onartzen ez badu, jokoak berriz ere jarraituko du. Jokoa berriz hasi bezain laister, bi jokalariek berriz ere paso egiten badute harririk ipini gabe, zenbaketa burutuko da harri guztiak bizirik daudela kontsideratuz. Puntuaketaren zenbaketa Nahiz eta go jokoan oinarrizko arauak amankomunak izan, jokatzen den tokiaren arabera dauden erregela ezberdinez arautzen diren atal batzuk daude; hauek ez dute jokoaren dinamikan eta estrategian eraginik. Atalik nabarmenena, puntuaketaren zenbaketa burutzeko modua da; orokorrean, bi modu daude:
Ludotekan bi puntuaketa sistemak erabili daitezke. Erregela japoniarrak aukeratzen direnean, eta harri hilak erabakitzerako orduan desadostasun egoerak ematen direnean, programak, lurralde barruko aurkariaren harriak harrapatu ahal izateko mugimendu gehigarriak egitera behartuta dagoen jokalaria behar adina puntuekin konpentsatuko du. Komi Hainbat jokotan bezala, jokoari hasiera ematen dionak abantaila du; hau konpentsatzeko, aurkariari komi izeneko puntu kantitate bat ematen zaio. Ludoteka.com-en partida lehiakorren kasuan komi-ren balioa beti 5.5ekoa izango da. Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Informazio gehiago Página personal de Carlos García | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2012 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||