| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jatorria Tute jokoaren familiakoa da eta Extremadurako eta Gaztelako zenbait lekutan asko jokatzen da. Cuatrolaren arauak tutearen berdinak dira hein handi batean, beraz, joko hau ezagutzen duten jokalariek bi joko hauen arteko diferentziak ikastea besterik ez dute Cuatrola jokoa ezagutzeko. Deskribapena Espainiar karta-sortarekin jokatzen den joko bat da, baina soilik sortaren 20 karta erabiltzen dira (batekoak, hirukoak, txankak, zaldiak eta erregeak). Lau pertsonen artean jokatzen da bikoteka lehiatuz. Helburua Jokoaren helburu orokorra, hasieran erabakitako puntu kopurura (21 normalean) iristea da bikote aurkaria baino lehen. Horretarako, ahalik eta puntu gehien dituzten bazak eramaten saiatu behar dira. Karta bakoitzaren balioa honako hauek dira: Batekoa (11 puntu), Hirukoa (10 puntu), Erregea (4 puntu), Zaldia (3 puntu) eta Txanka (2 puntu). Baza bakoitzeko karta garailea zein den jakiteko, palo bereko karten artean dagoen hierarkia bat dago, eta honako hau da balio handienetik txikienera: Batekoa, Hirukoa, Erregea, Zaldia eta Txanka. Era berean, paloen arteko hierarkia bat badago: baliorik handieneko paloa triunfoa da (esku bakoitzean aldatzen da), bigarrena baza ireki duen kartaren paloa izango da (baza bakoitzean aldatzen da), eta azkenik beste bi paloak egongo dira. Jokoaren garapena Partida eta esku bakoitzaren hasiera Esku bakoitzean karta banatzaileak bere ezkerrean duen jokalariari karta sorta ebakitzeko emango dio eta jarraian banaka-banaka eta ezkerretik eskuinera sortako ogei karta banatuko ditu jokalarien artean. Banatzen bukatu duenean, beretzako izango den azken karta guztiei erakutsiko die: karta hori izango da pintatuko duena esku horretan eta triunfoaren paloa zehaztuko duena. Esku bakoitza bost bazaz osaturik dago . Beraz, baza bat jokalari bakoitzak bere txandan jaurtitako kartarekin osaturik dago. Baza bat burutzen den bakoitzean, bere irabazlea izango da baza osatzen duten kartak jasoko dituena. Apustuen itzulia Kartak jokatzen hasi aurretik jokalariek apusturen bat burutzen duten ala ez adierazi behar dute. Esku dagoenak emango dio hasiera, eta erlojuaren alderantzizko norantzan jarraituko du. Jokalariren batek apusturik ez egitea erabakitzen badu, paso esango du. Txikitik handirako ordenean, ondorengo hauek dira jokalariak egin ditzakeen hiru apustu posibleak:
Apustuen itzulian jokalari guztiek apustu egiten duten erabaki behar dute, eta eginez gero, aurretik beste jokalariak egindako apustua hobetu beharko dute. Apusturik dagoenean, kartak jokatzerako unean apustu egin duen bikotetik apustu egin duen jokalariak bakarrik jokatuko du. Bikoteren batek 17 puntu edo gehiago baldin baditu, ezin izango du 21 puntu baino gehiago izatera eramango dion apusturik burutu, apustua irabaziz gero. Kartak jokatu Esku dagoenak bere eskuarteko karta bat botako du tapetera (berak nahi duena) eta besteek, ezkerretik eskuinerako ordenean, berdina egingo dute beste karta bat tapetera botaz, ondorengo arauak jarraituz:
Kantikoak Eskua jokatzen ari den bitartean, jokalari batek palo bereko errege eta zaldia eskuartean izango balitu, kantiko bat burutu ahal izango du, hau da, palo horretan kantatu ahal izango du 40 (triunfoko paloaren errege eta zaldia baldin badira) edo 20 (beste edozein paloko errege eta zaldia badira). Zein palotan kantatu den esatea derrigorrezkoa izaten da 40ak kantatzen ez diren bitartean (20 urretan, kopatan, ezpatatan edo bastoitan), jakina delako 40ak triunfoko paloan soilik kantatu daitezkelako. Esku bukaeran egiten den tanto kontaketari batuko zaio egindako kantikoek zehazten duten kopurua (20 edo 40) Bikoteko jokalariek, kantatzeko palorik balute, irabazitako bere lehenengo bazaren ondoren egin behar du bakoitzak bere lehenengo kantikoa (bikoteko gehienez bi kantiko eginez aldi berean). Jokalariak kantiko gehiago egiteko balu, jarraian irabazitako bazen ondoren egin beharko ditu (baza bakoitzaren ondoren kantiko bat eginez), baina beti ere 40ak edukitzekotan, hauek lehenago kantatu beharko ditu. Paloren batean kantatzeko, dagokion paloaren ikonoaren gainean sakatu beharko da. Ikono hau aurretik markatuta utzi daiteke, eta honela programak kantatu ahal deneko unea iristerakoan zuzenean kantikoa burutuko du. Cuatrola edo Quintolako apusturen bat jokoan dagoenean ezin da kantikorik burutu, eskuaren irabazlea zein den jakiteko bikote bakoitzak lortutako baza kopurua bakarrik kontutan hartuko delako. Puntuazioa Esku bateko baza guztiak jokatu eta gero, esku horretan jokalari bakoitzak irabazitako bazetan bildutako puntu guztiak zenbatuko dira, eta egindako kantikoekin batuko dira. Tantoak bikoteka gehitutakoak izango dira. Eskuko azken baza irabazi eta jasotzen duen bikoteak 10 tanto gehiago izango ditu (azken hamarrak) Esku batean tanto gehien lortzen duen bikotea izango da esku horren irabazlea eta puntu bat emango zaio. Berdinketaren kasuan, azken 10ak eraman dituen bikotea izango da puntuaren irabazlea. Irabazleak 100 tantotik gora lortu izan baditu, kasu honetan puntu bat beharrean bi emango zaizkio. Esku batean bazako kartekin lortutako puntuak bakarrik hartuko dira kontuan apusturik ez dagoenean edo apustua bakarrik denean, aurretik aipatu den bezala, cuatrola eta quintola apustuetan bikoteek lortutako baza kopuruak bakarrik aintzat hartzen direlako. Jokoaren bukaera Aurretik erabakitako partida irabazteko muga zehazten duen puntu kopurua bikote batek lortzen edo gainditzen duenean amaitzen da partida. Partida normalean 21 puntutara jokatzen da (Ludotekan 11 eta 16 puntutara ere jokatzeko aukera ematen da); bikote batek 17 puntu edo gehiago baldin baditu, ezin izango du 21 puntu gainditzera eramango dion apusturik burutu. Tute jokoarekiko desberdintasunak Tute jokoa eta bere dinamika ezaguna baduzu, cuatrola jokoa ikastea oso erraza gertatuko zaizu. Hona hemen desberdintasunak:
Ludotekan jokatu Online jokatu beste jokalariekin Informazio gehiago Campionat Comarcal de Cuatrola en Cirera | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Copyright © 2001-2012 Ludoteka.com Jokosare S.L. Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||