|
|
Ludotekako laguntza orokorra
2. Ludo+
Ludo+: Mugarik gabe jokatu Ludo+ harpidetza duten jokalariek Ludoteka.com-en jokatu ahal izango dute inongo eragozpenik gabe. Hau da, joko guztietara jokatu dezakete inolako denbora mugarik gabe eta txapelketa guztietan parte hartu dezakete. Gainera, Ludo+ harpidetza duten jokalariek ez dute publizitaterik jasoko Ludotekaren web gunean dauden bitartean. Jokatu debalde Ludo+ harpidetza ez dutenek ere nahiko aukera dute Ludoteka erabiltzeko:
- Promozioan dauden jokoetan jokatu dezakete denbora mugagabez. Joko hauek (31) aurreko egunetan gutxien jokatu direnak izango dira, eta hauetan jokalari guztiek jokatu ahal izango dute.
- Egunero 30 minutuz jokatu ahal izango dute dohainik promozioan ez dauden jokoetan; jokalari batek egun horretan 30 minutu baino gutxiago jokatu badu, partida berri bat hasteko aukera izango du doan.
- Txapelketa libreetan parte hartu dezakete.
| Ludo+ harpidetzarekin | Ludo+ gabe |
Partidak | Promoziozko jokoak
|  |  |
Joko guztiak |  | 30' egunero |
Txapelketak | Libreak |  |  |
Ludo+ |  |  |
Iragarkiak |  |  |
| Eguneko 30 minutuen kontrolerako ondorengoa kontutan hartuko da:
- Behin partida bat hasita, beti amaierararte jokatu ahal izango da, nahiz eta jokatzen igarotako denborak eguneko muga gainditu.
- Ez da jokalari bakoitzaren jokatze denbora bakarrik kontutan hartzen, baizik eta ordenadore edo IP helbide beretik jokatu den denboraren batura.
- Partidak jokoan diharduen denbora bakarrik izango da kontabilizatuko dena.
- Denbora muga jokatzeko aukerarekin bakarrik lotuta dago, eta ez aldiz joko gunean txateatzen edota beste partidak ikusten egoteko aukerekin.
- Erregistratu berri diren jokalariak doako denbora hau izateari utziko diote, hilabete bateko denbora epearen barruan beraien posta helbidea konfirmatzen ez badute.
Nola izan Ludo+ erabiltzailea Ludo+ sarrera lortzeko dauden aukerak hauek dira:
- Eskuratu ordainketa modu ezberdinen bidez. Informazio gehiago aurki dezakezu ordainketa moduen atalean, eta ordainketa eragiketak zure ludo+ kontutik egin ahal izango dituzu.
- Espainian bizi direnek, SMS mezu bat bidaliz ere eskuratu ahal izango dute. Informazio gehiago aurki dezakezu ordainketa moduen atalean, eta zure ludo+ kontuan.
- Opariak: Ludo+ erabiltzaileek duten harpidetzako edo erabilerako denboraren parte bat, beste jokalariei oparitu dezakete. Aukera honen bidez harpidetza anitz egin ditzakezu modu ekonomikoago baten bidez, edo bestela ere, erabiltzaile bati denbora epe labur batez Ludo+ sarrera erabiltzen uzteko. Ezin da erregistratzerakoan Ludoteka.com-ek ematen duen Ludo+ sarrerarako denbora epearen parterik eman. Zure kontura ere sartu beharko duzu opariak burutzeko.
- Ludo+ kreditua: Ludo+ harpidetza erabiltzen duten erabiltzaileek 5 eguneko kreditua hartu ahal izango dute harpidetza epea agortzen zaienean, ludo+ abantailak izaten jarraitu ahal izateko hurrengo SMS mezuaren ala ordainketaren tramiteak burutzen diren bitartean. Zure egoera hau bada, eskura ezazu kreditu hau berehala.
- Salbuespen gisa, Ludo+ harpidetza duen jokalariren batek Ludoteka zerbitzua erabiltzeari uzten badio denboraldi batez (aste bat gutxienez), berriz ere sartzen den unean automatikoki erabili ez duen denboraren erdia berreskuratuko du.
Tarifak Ondorengo tauletan Ludo+ sarreraren egungo tarifak eta bakoitzari lotutako ordainketa moduak azaltzen dira: | Ludo+ harpidetza | | Ordainketa bitartekoa | Zenbatekoa | Denbora | | Banku txartela, Paypal, Ukash | 1 € | 12 egun | | 2 € | hilabete bat | | 4 € | 2 hilabete | | 7 € | 4 hilabete | | 10 € | 6 hilabete | | 17 € | urte bat | | Banku transferentziak | 11 € | 6 hilabete | | 18 € | urte bat | | Telefono deia (Espainia) | 1.42 € desde fijo 1.95 € desde móvil (impuestos incluídos) | 16 egun | | SMS (Espainia) | 1.42 € (impuestos incluídos) | 14 egun | | SMS (Argentina) | Claro 5,99 Pesos + imp., Personal, Nextel y Movistar 6 Pesos + imp. | 14 egun | | SMS (Mexiko) | 13 Pesos + IVA | 14 egun | | SMS (Mexiko) | 17 Pesos + IVA | 14 egun | | SMS (Venezuela) | Movilnet 5 VEF + impuestos, Movistar y Digitel 8 VEF + impuestos | 14 egun | | SMS (Txile) | Entel 700 Pesos + IVA, Movistar y Claro 900 Pesos + IVA | 14 egun | | SMS (Colombia) | 3800 Pesos + IVA | 14 egun | | SMS (Peru) | Claro PEN4,95 IGV incluido, Movistar USD1,77 IGV incluido | 14 egun | | SMS (Ecuador) | Alegro y Movistar 1,25 USD + IVA y Porta 1,30 USD + IVA | 14 egun |
|
1 € = 1,32 $(USD) Gora
|
|