Ludoteka.com  Ludoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2563 jokalari konektaturik

Ludotekako laguntza orokorraLudotekako laguntza orokorra


1. Zer da Ludoteka.com?

7. Ordainketa moduak

2. Ludo Plus

8. SMS mezuen jazoerak eta berreskuratzea

3. Joko gunea

9. Ohiko galderak

4. Puntuazio sistema

10. Lege-oharra. Ludoteka.com erabiltzeko baldintza orokorrak

5. Ludomail

11. Erabilera arauak eta aholkuak

6. Jokatzeko arazoak?


7. Ordainketa moduak


SMS mezuak bidaliz

Telefono deia

Banku txartela

Paypal

Ukash

Banku transferentzia

Ordainketa moduen informazio gehigarria

Tarifak

Ludoteka.com-ek ordainketa kanal desberdinak eskaintzen dizkizu, Ludo+ sarrera eskuratu ahal izateko. Bitarteko desberdinak erabili ahal dituzu: telefono mugikorra, ordenadorea edo banku entitatea.
Normalean, eragiketaren prozesamendua ia bat-batekoa izango da.

SMS mezuak bidaliz

Metodo hau erabili nahi baduzu, kontutan hartu beharko duzu:

  • Soilik Españan balio izango du.
  • Mezua 27722 zenbakira bidali behar da.
  • Mezuek 1,20 eurotako (gehi BEZ) kostea izango dute.
  • Ludo+ sarrerarako harpidetu nahi izanez gero, mezuaren edukina honako hau izango da: LUDO erabiltzaileizena. 10 egun lortuko dira.
  • Ludo+ sarrerako erabilera ordu bonoa eskuratu nahi izanez gero, mezuaren edukina honako hau izango da: LUDOBONO erabiltzaileizena. 7 ordu lortuko dira.
  • Erabiltzaile izena, Ludotekan erabilitako identifikatzailea bera izango da. Izena letra xehe ala larriz idatzita egoteak ez du garrantzirik edukiko, baina bai kontutan hartu izena ondo idatzita egotea, bestela beste jokalari bati opari bat egiteko arriskua izango duzu.
  • Mezua ez da inoiz Ludoteka.com-era iritsiko, LUDO edo LUDOBONO gako izenak ondo idazten ez badira.
  • Ludoteka.com-ek prozesua ondo egin den ala ez adierazten duen mezu bat itzultzen du, jasotako SMS mezua identifikatzen duen gakoarekin batera.
  • SMS mezuaren bidalketarekin arazorik egon bada, dagokion laguntza atala duzu; bertan mezua berreskuratu ahal izango duzu jasotako gakoari esker.

Ludo+ sarrera eskuratu nahi dut SMS bidez

Telefono deia

    Banku txartela

    Banku txartela baldin baduzu (Visa, Mastercard, American Express), munduko edozein lekutik aukera hau erabili ahal izango duzu.

    Ludo+ sarrera eskuratu nahi dut banku txartelaren bidez

    Paypal

    Munduan zehar dirua bidaltzeko dagoen sistemarik erabilienetarikoa da. Zure posta elektronikoko helbidearekin identifikatuko den kontu bat irekitzea beharrezkoa da. Ondoren, kontuan fondoak sartu ahal izango dituzu transferentziak eginez edo bestela zure banku txartelarekin lotuz, ta gero ordainketak egiterakoan paypal bezeroa zarela esatea besterik ez duzu.
    Gehiago jakin nahi baduzu, zoaz http://www.paypal.com helbidera.

    Ludo+ sarrera eskuratu nahi dut Paypal bidez

    Ukash

    Ordainketa modu hau, interneten produktuak eta zerbitzuak kreditu eta debitu txartelik gabe eta modu erraz eta seguru baten bidez erosteko balio du.
    Espainia eta Europako beste herrialde batzuetan bakarrik ahal izango da ordainketa modu hau erabili; gehiago jakiteko bisita ezazu http://www.ukash.com

    Ludo+ sarrera eskuratu nahi dut Ukash bidez

    Banku transferentzia

    Gutxienez 6 hilabeteko epeko Ludo+ harpidetzak egin daitezke banku transferentzia edo ingresoa erabiliz ordainketa bide bezala. Aukera hau hartuz gero, kontutan hartu ezazu eskaintzen den guztien artean berehalakoa ez den bakarra dela, iraupen aldakorreko atzerapen bat baitago diruaren sarrera eta jasotzearen artean, , eta gainera, eragiketaren ziurtatze manual bat egin beharra dago.
    Tramitazio hau ahalik eta gehien azkartzearren, eragiketaren datuak bidaltzea beharrezkoa da, zure Ludo+ kontuaren ataleko formulariotik.

    Ludo+ sarrera eskuratu nahi dut banku ingresoa ala transferentzia bidez

    Ordainketa moduen informazio gehigarria

    • Web zerbitzu baten erabileragatik ordaintzeko bitartekorik egokiena web ingurunea bera da. Online ordainketa moduak (txartela, paypal) zerbitzari seguruen bitarteko konexioen bidez burutzen dira, eta Ludoteka.com-ek ordainketa burutu duen jokalaria, zenbatekoa eta kontzeptua datuak biltzen dituen jakinarazpena besterik ez du jasotzen eragiketa identifikatzeko balio izango dutenak. Ordainketa eragiketak azkarrak eta erosoak dira beti.
    • SMS mezuen bidezko ordainketa garestiagoa izan ohi da, telefono konpainiak eta bitartekoak zenbatekoaren zati handi batekin geratzen direlako.
    • Ludo+ kreditua: Ludo+ harpidetza erabiltzen duten jokalariek 5 eguneko kreditua eskuratu ahal izango dute harpidetza epea amaitzen zaienean, eta ordainketa berri baten edo SMS mezu baten bidalketaren tramitea burutzen den arte. Honako hau bada zure egoera, kreditu hau berehala eskuratu dezakezu.
    • Harpidetza denbora epea oparitzeko aukera esker harpidetza asko burutu ditzakezu, guztia merkeago ateratzen zaizularik.

    Tarifak

    Ondorengo tauletan Ludo+ sarreraren egungo tarifak eta bakoitzari lotutako ordainketa moduak azaltzen dira:

    Ludo+ harpidetza
    Ordainketa bitartekoaZenbatekoaDenbora
    Banku txartela, Paypal, Ukash1 €10 egun
    3 €hilabete bat
    7 €3 hilabete
    12 €6 hilabete
    21 €urte bat
    Banku transferentziak12 €6 hilabete
    21 €urte bat
    Telefono deia (Espainia)1.42 € desde fijo
    1.95 € desde móvil
    (impuestos incluídos)
    12 egun
    SMS (Espainia)1.42 € (impuestos incluídos)10 egun
    SMS (Argentina)Claro y Personal 4 Pesos + impuestos, Movistar 6 Pesos + impuestos10 egun
    SMS (Mexiko)13 Pesos + IVA10 egun
    SMS (Mexiko)17 Pesos + IVA10 egun
    SMS (Venezuela)Movilnet 5 VEF + impuestos, Movistar y Digitel 8 VEF + impuestos10 egun
    SMS (Txile)588 Pesos + IVA10 egun
    SMS (Colombia)3800 Pesos + IVA10 egun
    SMS (Portugal)1 € + IVA10 egun
    SMS (Peru)Claro 2,94 PEN + impuestos, Movistar 1,01 USD + impuestos10 egun
    SMS (Ecuador)Alegro y Movistar 1,25 USD + IVA y Porta 1,30 USD + IVA10 egun

    Ludo+ erabilerako bonoak
    Ordainketa bitartekoaZenbatekoaOrdu
    Banku txartela, Paypal, Ukash1 €7
    2 €15
    4 €30
    8 €60
    Telefono deia (Espainia)1.42 € desde fijo
    1.95 € desde móvil
    (impuestos incluídos)
    8
    SMS (Espainia)1.42 € (impuestos incluídos)7
    SMS (Argentina)Claro y Personal 4 Pesos + impuestos, Movistar 6 Pesos + impuestos7
    SMS (Mexiko)13 Pesos + IVA7
    SMS (Mexiko)17 Pesos + IVA7
    SMS (Venezuela)Movilnet 5 VEF + impuestos, Movistar y Digitel 8 VEF + impuestos7
    SMS (Txile)588 Pesos + IVA7
    SMS (Colombia)3800 Pesos + IVA7
    SMS (Portugal)1 € + IVA7
    SMS (Peru)Claro 2,94 PEN + impuestos, Movistar 1,01 USD + impuestos7
    SMS (Ecuador)Alegro y Movistar 1,25 USD + IVA y Porta 1,30 USD + IVA7

    1 € = 1,28 $(USD)

    Gora

    Copyright © 2001-2010 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra